2024-02-16 08:00
GORRIAK eta URDINAK
LEGORRETA - IBIUR - BALIARRAIN - IKAZTEGIETA (T-03) 12,6 KM ▲
Eguna: 2024ko otsailaren 16an
Ordua: 08:05ean
Irteera: Tren geltokian (Renfe)
Distantzia: 12,6 km
Zailtasuna: ▲
AZALPENA
Norteko geltokian hartuko dugu Legorretara joateko trena. Han, bidegorritik, Baliarrainera esaten duen bidegurutzera iritsiko gara. Igotzen hasi, urtegira heldu eta ezker aldera egingo dugu Ibiur urtegiari bira emateko. Ondoren, berriro errepidera iristean, Baliarrain herrira igoko gara. Ondoren, Ikaztegietara, errepidez lehen eta bidegorritik gero, ibiliz joango gara.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
ZURIAK eta BERDEAK
ITZIAR - SAKONETA - ELORRIAGA - ZUMAIA (K-09) 13,1 KM ▲▲
Eguna: 2024ko otsailaren 16an
Ordua: 07:50ean
Irteera: Autobus geltokian (DB03)
Distantzia: 13,1 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Lineako autobusean helduko gara Itziarrera. Itxaspe auzoruntz egingo dugu eta seinaleei jarraituz Sakonetarako bideari helduko diogu bertara iritsi arte. Ondoren, seinale zuri-gorriei kaso eginez behetik gora, Elorriaga auzora lehenbizi eta gero Zumaira. Beti ere kolore bereko seinaleei erreparatuz iritsiko gara, San Telmoko ermitatik zehar igaro ondoren.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.