2023-06-09 08:00
URDIN eta GORRIak
ZALDIBIA-ARKAKA-OSINBERDE-ZALDIBIA (G-14) 14,- km ▲▲
Eguna: 2023ko ekainaren 09an
Ordua: 08:05ean
Irteera: Norteko tren geltokian (RENFE).
Distantzia: 14,- km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Trenez joango gara Ordizira eta han hartuko dugu Zaldibira eramango gaituen autobusa. Bertako udaletxearen alboan dagoen ate batetik aurrera egin eta berehala Amundarain ibaia gurutzatzen duen zubi batekin topo egingo dugu. Ikastola eta parque haundi bateko bidegorritik igaro eta Olano baserrira iristean, ezkerretara egin, zubia gurutzatu eta errepidez Arkakako bideari ekingo diogu. Aurreraxeago, Aizkolarine etxe inguruan eskubira hartuko dugu. Ibaiaren ondotik jarraituz, Zubieta errotara heldu arte. Bi zulo dituen zubi polit baten ondotik zehar iritsiko gara arrantza eskola dagoen urtegi batera. Bera zeharkatuko dugu, CAF ek duen Zentral bat alboan utzi eta errepide estu batetik jarraituko dugu aparkaleku txiki batera heldu arte. Han, ezkerretara egin lehenbizi eta hurrengo bidegurutzean eskubitara eginez , basoan sartuko gara. Errekaren ondotik jarraitu eta azkenik Osinberdeko putzu ederrarekin aurkituko gara. Zaldibirako itzulera, joeneko bide beretik egingo dugu. ( Esan beharra dago bidea ongi seinalizatuta dagoela )
Hamaiketakoa norberak berea eraman behar du (ez dugu pintxoa jateko tabernarik)
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
ZURI eta BERDEak
OIARTZUN (Iturrioz)-LURGARDEN- HIRUBIDETA-OIARTZUN (B-20) 13,- km ▲▲▲
Eguna: 2023ko ekainaren 09an
Ordua: 07:50ean
Irteera: Gipuzkoako plazan, Oiartzun E02 zenbakidun autobusaren geltokian.
Distantzia: 13,- km
Zailtasuna: ▲▲▲
AZALPENA
Autobusez helduko gara Oiartzungo Iturriotz auzora. Xuberoa jatetxe ondotik Santio seinaleak jarraituz emango diogu hasiera txangoari. Aurreraxeago bidegurutze baten Santio bidea utzi eta Lur-Garden jartzen duenetik joango gara. Dena den ez denbora luzez, berriro orain artekoa eskubira utzi eta ezkerrekotik behetik gora jarraituko dugu. Laster Sarobe errekaren ondoan seinale txuri eta horiak aurkituko ditugu eta beraiei jarraituz egingo dugu aurrera , erreka hori, batean eskubian eta bestean ezkerrean dugula, zubitxo politak gurutzatu Lehenengo zatia asfaltozkoa bada ere, baso eder batean sartuko gara Hirubideta txabolara iritsi arte. Goia hartzen dugunean, marka txuri eta horiak utzi eta txuri eta gorriei jarraitu behar diegu. Baina ez denbora luzez, azken marka hauek, beste seinale txuri eta berdez
ordezkatuak izango dira eta. Goitik behera, asfaltoan berriro, Sorondo baserria lehenik eta XIX. mendeko Ozentzio ermitaren ondotik igaro eta beheraxeago Garoñoko iturri eta askaren ondotik pasa ,eta laster amaituko dugu ibilbidea hasi dugun puntu berean.
Hamaiketakoa norberak berea eraman behar du (ez dugu pintxoa jateko tabernarik)
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.