2025-02-14 08:00
ZURIAK eta GORRIAK
ABALTZISKETA - ORENDAIN - IBIUR - IKAZTEGIETA (T-24) 10 KM ▲▲
Eguna: 2025eko otsailaren 14an
Ordua: 07:50an
Irteera: Norteko geltokian (Renfe)
Distantzia: 10 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Autobusez helduko gara Abaltzisketara. Berehala hartuko dugu Orendainerako asfaltuzko bidea. Bertatik jarraitu eta gerturatzen garenean, sahietsbide bat hartu, San Sebastian ermita ondotik pasa eta laster gara Orendaineko plazan. Herrixkan joan etorri bat egin eta Ibiur dioen bideari ekingo diogu goitik behera eginez. Bide horretatik lehenbizi asfaltuz eta ondoren mendiko pista bat jarraituz iritsiko gara Ibiurko urtegira.
Han urtegia zeharkatu, errepide nagusira jeitsi eta bidegorritik barrena joango gara Ikaztegietaraino, eta bertan bukatuko ibilaldia.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
URDINAK eta BERDEAK
DEBA - ONDARROA (K-22) 11 KM ▲▲
Eguna: 2025eko otsailaren 14an
Ordua: 07:40an
Irteera: Euskotren geltokian, Easo plazan
Distantzia: 11 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Trenez joango gara Debara. Bertan, zubia pasa eta Mutrikurako bidea hartuko dugu egin berri den itsas ertzeko paseotik. Mutrikura heltzean, kai aldera hartu eta behetik gora abiatuko gara pista bidetik eta itsasoa bistan dugula, Santa Elenako kanpinera lehenbizi eta Galdonakora iritsi arte. Ondoren, Saturraranera jeitsi eta gero, berriro ere itsasoaren ondoko bidetik helduko gara Ondarrura. Han bukatuko dugu gure ibilaldia.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.