2024-09-27 07:50
GORRIAK eta BERDEAK
HERNANI - EREÑOTZU - HERNANI (D-38) 14 KM ▲
Eguna: 2024ko irailaren 27an
Ordua: 07:50ean
Irteera:Norteko geltokia (Renfe)
Distantzia: 14 km
Zailtasuna: ▲
AZALPENA
Hernanira trenez iritsi eta gero, bertako Puerto auzora joango gara bidegorritik. Ondoren Osinaga auzorantz egingo dugu eta bide asfaltatutik aurrera jarraituko. Hiruzpalau sagardotegi eta sagasti ikusiz, helduko gara Fagollaga jatetxearen pareraino. Asfaltoa, lurrezko piztaz aldatuko dugu eta ibaia ondoan dugula jarraituko dugu aurrera. Zubi polit bat pasa ondoren, iritsiko gara Ereñotzu auzora. Bertan itzuli bat egin ondoren, berriro joaneko bide beretik bueltatuko gara Hernanira.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
URDINAK eta ZURIAK
Eguna: 2024ko irailaren 27an
Ordua: 08:35ean
Irteera: Euskotren geltokia, Easo plazan
Distantzia: 12 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Gaintxurizketara topoan helduko gara. Jaizkibel mendia zeharkatzen duen pistara iritsi ondoren, Pasai alderuntzko bideari lotuko gatzaizkio. Pare bat kilometro eta gero, bigarren dorrera doan bidea hartuko dugu. Ondoren beste dorretik igaro eta Londres, Mitxintxola, Puskazarreta eta Larrabide baserrietatik zehar Pasai San Juanera iritsiko gara.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.