2024-08-02 08:00
GORRIAK eta BERDEAK
ZARAUTZ - SANTA BARBARA - GETARIA - ZARAUTZ (K-03) 12,3 KM ▲▲
Eguna: 2024ko abustuaren 02an
Ordua: 08:10ean
Irteera: Easoko Euskotren geltokian
Distantzia: 12,3 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Trenez joango gara Zarautza eta San Pelaioko apeaderoan jeitsiko gara (eguraldi ona bada) Padura aldera eginez ekingo diogu bideari eta hondartza zeharkatuko dugu. Bukaerara iristean, Donejakue bideari helduko diogu eta Santa Barbarara igoko gara. Mahastietako bideari jarraituz Garate gainera doan errepidera iristean, beherantz eginez Getariara ailegatuko gara. Herria zeharkatu eta San Anton tontorrera (arratoira) igoko gara. Ondoren, Zarautzerako bidea itsasertzeko bidetik egingo dugu.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
ORDUTEGIARI ARRETA
URDINAK eta ZURIAK
ZESTOA - IRAETA - IBAÑARRIETA - SAN LORENTZO ERMITA - ZUMAIA (U-08) 10,1 KM ▲▲
Eguna: 2024ko abustuaren 02an
Ordua: 07:55ean
Irteera: Autobus geltokian, UK01 autobusa
Distantzia: 10,1 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Autobusez iritsiko gara Zestoara. Urola trenaren bidegorrira egingo dugu eta bertatik joko dugu Iraetara. Gero, auzoaren erdiko bidetik ekin, bidegurutzean eskubiko bideari heldu, eta gorantz hasiko gara. Lehenbiziko aldapa pikoa igo eta bidegurutzean eskubiko bidetik (Menditxiki) ipintzen duenetik jarraituko dugu. Artea etxaldetik pasa ondoren Ibañarrietara iritsiko gara. Handik, ermitaren atzekaldean dagoen xendatik, seinale txuri eta horiei jarraituz “bloke fabrikara”jeitsiko gara eta segidan San Lorentzo ermitara igoko. Ondoren, seinaleei erreparatuz, Beduara bideko errotondara helduko gara, Zumaiara doan bidea hartu eta bertara ailegatuko gara beti ere marka txuri eta horiei jarraituz.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.