Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURI eta URDINAK ---- GORRI eta BERDEAK

2024-06-07 08:00

ZURIAK eta URDINAK

HERNANI - EREÑOZU - URNIETA (D-35)  11 KM ▲▲

Eguna: 2024ko ekainaren 7an

Ordua: 08:25ean

Irteera: Renfeko geltokian

Distantzia: 11 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Hernanira trenez iritsi ondoren,  geltoki ondoko bidexkatik jetsiko gara eta Santio bidea hartuko dugu aurrena. Bidegurutzera heltzean ordea, bide hori eskubitara utzi eta aurrez aurre dugun bidetik joko dugu, Osinaga deitzen den auzotik. Berehala aurkituko ditugu marka txuri eta urdinak eta beraiei jarraituz egingo dugu ia ibilbide guztia. Aurrez aurre izango ditugu hasieran Adarra eta Onddi mendiak eta Urumearen bestaldean Zikuñagako lantokiak aurrena eta Oronarenak geroxeago. Seinaleei kaso eginez joango gara eta Altzueta, Iparragirre eta Elorrabi sagardotegien ondotik igaroko gara. Aldapatxo bat igo ostean, Ereñozu auzoko Lastaola Berri baserritik zehar jarraituko dugu bidegurutze batera iritsi arte. Otsua-enea sagardotegi ondotik igaro eta han goitik beherako bidea hartu eta segidan, ezkerrera egingo dugu ahalik eta Besabitik Urnietako geltokira doan bidearekin bat egiten dugun arte. Handik berehala Urnietan bukatuko dugu ibilaldia.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

GORRIAK eta BERDEAK

ZUMAIA - ITZIAR- DEBA (K-10)  13,4 KM ▲▲▲

Eguna: 2024ko ekainaren 7an

Ordua: 07:40an

Irteera: Euskotren geltokian, Easo plazan

Distantzia: 13,4 km

Zailtasuna: ▲▲▲

AZALPENA

Amarako Topo geltokian Zumaiarako trena hartuko dugu. Han, Arritokietako ermitara igo eta Santiago bidea jarraituko  dugu. Elorriaga auzoa, Santuaran benta eta Itziartik igaro ondoren, Debaraino helduko gara, beti ere Santio Bideko seinaleei jarraituz. Handik, Donostira. Euskotren edo eta lineako autobusa erabiliz itzuliko gara.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información