2021-09-17 08:00
GORRI eta BERDEak
MUTRIKU-OLATZ auzoa-KALBARIOA-MUTRIKU (K-12) 11,3 km ▲▲
Eguna: 2021ko irailaren 17ean
Ordua: 07:50ean
Irteera: Autobusaren geltokian
Distantzia: 11,3 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Autobusen geltokian elkartu eta Mutrikura doan autobusa hartuko dugu. Han herriko irteera aldera egin eta Olatz auzora dioen bidetik joango gara bertara. Han itzuli egin, buelta hartu eta Donejakue bideak (alderantziz eginez) Kalbaixo auzora eramango gaitu. Eta jarraian berriro Mutrikura itzuliko gara.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
ZURI eta URDINak
LEZO-GAINTXURISKETA-GURUTZE- ALTZIBAR-OIARTZUN (B-13) 14,- km ▲▲▲
Eguna: 2021ko irailaren 10ean
Ordua: 08:20an
Irteera: Gipuzkoa enparantzan Pasai Donibane E-01 autobusaren geltokian.
Distantzia: 14,- km
Zailtasuna: ▲▲▲
AZALPENA
Lezora autobusez iritsi ondoren, Lopenea plazatik zehar abiatu eta industri aldea ezkerretara dugula bidegorritik joango gara. Bukatzen denean, bidegurutzean eskubitara doan bidetik jarraituko dugu eta aurreraxeago ere berdin langa bat zeharkatu ondoren. Laster, “ Xoxolurra” dioten seinale batzuek aurkituko ditugu eta haiei segituz ibiliko gara “merendero” bat eta Iriarte erretegia pasa arte. Goitik behera abiatu eta berehala, ezkerretara dagoen bide maldatsutik jeitsi eta Gaintxurisketa azpiko tuneletik gora egingo dugu. Erain eskola , Usategieta hotela, restop ondotik igaro eta autopista gaineko zubitik aurrera jarraituz helduko gara Gurutze gainera. Han, Gurutze berri jatetxearen ondoko pista bidetik aurrera egingo dugu eta Pikoketara doan errepidera helduko gara. Beste aldera pasa eta berehala ezkerreko bidexkatik jarraituz iritsiko gara Arditurriko bidegorrira eta gero azkenik Oiartzungo Altzibar auzora.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
EZINBESTEKO betebeharrak izango dira ondorengoak:
1.- Ibiltari bakoitzak bere maskara (mascarilla) eraman beharko du.
2.- Ibilaldian zehar maskara erabili beharko da, edo bi metroko aldea gorde gure artean.
Legea betetzea beharturik gaude, eta ezarritako arauak bete ditzagun era zorrotzean jokatuko dugu.