Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURI eta GORRIAK ____ BERDE eta URDINAK

2024-10-04 08:00

ZURIAK eta GORRIAK

BRINKOLA - TELLERIARTE - MIRANDAOLA - LEGAZPIA - ZUMARRAGA (U-11)  10 KM ▲

Eguna: 2024ko urriaren 4an

Ordua: 07:50ean

Irteera: Norteko geltokia (Renfe)

Distantzia: 10 km

Zailtasuna: ▲

AZALPENA

Brinkolan trenetik jeitsi bezain laster, Mirandaolara dioen geziari jarraituz abiatuko dugu gure ibilbidea. Bide guztia seinale txuri eta gorriei erreparatuz egingo dugu. Asfaltodun bidean egingo dugu Telleriarte auzoaren bukaera artekoa eta jarraian, pista bide polit batetik zehar helduko gara Mirandaolara lehenik eta bidegurutze batera ondoren. Segidan, espaloitik ibiliz iritsiko gara Legazpira. Herria eta Patricio Etxeberriaren pabeiloiak zeharkatu eta eskubirantz eginez Urolako bidegorriari lotuko gatzaizkio ahalik eta Zumarragako tren geltokira iritsi arte.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

BERDEAK eta URDINAK

ELGOIBAR - PARAPAN - SAN LORENZO AUZOA - ELGOIBAR (DB-05)  12 KM ▲▲▲

Eguna: 2024ko urriaren 4an

Ordua: 07:40an

Irteera: Euskotren geltokia, Easo plazan

Distantzia: 12 km

Zailtasuna: ▲▲▲

AZALPENA

Elgoibarra iritsi eta gero, bertako erdi kaletik pasa eta Txerriduna hotelera helduko gara. Handik Azkarate (Azkoitia) alderako bidea hartuko dugu lehenbizi, baina berehala ezkerretara, lantegien poligono eta deposito bat dagoen bidera egingo dugu. Poligonoan ekingo diogu behetik gora doan eta seinale hori eta txuriak dituen mendiko pistari. Denbora luzez jarraituko dugu bide hau, Azkarateko bide normalaren gainekaldean doan pistari. Gero jeitsiera batetik eta beti ere seinaleei jarraituz, errepidea gurutzatu eta Parapan baserrian aurkituko gara. Handik behera, baserri batzuen inguruetatuk igaro eta San Lorentzo (San LLobente) auzora iritsiko gara. Jarraian asfalto bidetik berrio Elgoibarra helduko gara. 

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información