2024-08-30 08:00
URDINAK eta BERDEAK
IGELDO - KUKUHARRI - IGELDO (D-14) 11,9 KM ▲▲
Eguna: 2024ko abuztuaren 30an
Ordua: 08:55ean
Irteera: DBUS 16, Boulevard
Distantzia: 11,9 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Igeldoko autobusa hartu eta kanpineraino igoko gara. Peruserako bidea hartu eta bidean ezkerrera Nikolas jatetxera egingo dugu. Han, Santiago bidean zehar, Orioko Benta ingururaino joan eta segidan Kukuharrira igoko gara. Ondoren, goitik behera egin eta berriro Orioko benta pasa eta gero, Tontor txikiko historiaurreko hilobiak ikusi ondoren, bidez-bide berriro Igeldora itzuliko gara kanpinean autobusa hartzera.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
GORRIAK eta ZURIAK
ASTIGARRAGA - ERGOBIA - SANTIAGOMENDI (OIALUME) - ASTIGARRAGA (D-17) 9,2 KM ▲▲▲
Eguna: 2024ko abuztuaren 30an
Ordua: 08:20an
Irteera: BU13 autobusa, Okendo kalean
Distantzia: 9,2 km
Zailtasuna: ▲▲▲
AZALPENA
Okendo kalean elkartu eta Astigarragara doan autobusa hartuko dugu. Han, Ergobitik zehar, Oialumera joango gara. Sagardotegien bidetik Ermañara heldu eta ondoren Santigomendiko ermitara helduko gara. Itzulera, Santiago bidetik egin daiteke.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.