Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURI eta GORRIAK ____ BERDE eta URDINAK

2024-07-05 08:00

URDINAK eta BERDEAK

ATAUN (DOMOA BARRUTIK) (G-13)  13 KM ▲▲▲

Eguna: 2024ko uztailaren 05an

Ordua: 07:50ean

Irteera: Renfeko geltokian

Distantzia: 13 km

Zailtasuna: ▲▲▲

OHARRA: Bi garraio hartu behar direnez, seguraski normalean baino beranduago itzuliko gara.

AZALPENA

Ataun San Martinera iritsi eta Bittor jatetxearen ondoan Jentilbaratza dioen geziari jarraituz bideari goraka ekingo diogu seinale ugari ageri diren bidegurutzera iritsi arte. Eskubikoari heldu eta Larditxiki baserrira dioenetik joango gara eta goraxeago berriz Bedama jartzen duena utzi, eta ezkerrekotik Aitzio dioenetik egingo dugu gorantz. Baserri horietatik laster, pista bidean sartuko gara eta bertatik jarraituko Domoko bizkarrera eta Aldazbarreneko aterpera heldu arte. Goiko bidegurutzean, Agauntzara doan bidea eskubitara utzi eta ondoko pistak Aralegiko zelaietara eramango gaitu. Han, kolore txuri eta horiak tatxatuta dauden ormigoizko pistatik jeitsiko gara eta Aralegi eta Muinotxoeta baserrien ondotik zehar goitik behera eginez, azkenik ibilbidea hasi dugun leku berera helduko gara.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

ZURIAK eta GORRIAK

IRUN - AMUTE - SANTIAGOTXO - GUADALUPE - HONDARRIBIA

(P-17)  12 KM ▲▲

Eguna: 2024ko uztailaren 05an

Ordua: 08:05ean

Irteera: Euskotren geltokian, Easo plazan

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Easoko geltokian hartuko dugu Topoa Irunera joateko. Santiago bideko seinaleei jarraituz Hondarribiko Amute auzora joango gara. Handik, beti ere seinaleei segika, Santiagotxo ermitara helduko gara lehenbizi eta Guadalupera jarraian. Santiago bidea utzi eta gotorlekuaren ondotik igaroaz, bidegurutze batera iritsiko gara. Erdiko ibilbidetik lehenik eta hurrengo hiru bidegurutzetan eskubitara eginez jeitsiko gara Hondarribiko kaira. 

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información