2024-02-02 08:00
URDINAK eta BERDEAK
ANOETA - SANTA BARBARA - LASARTE (D-07) 11,3 KM ▲▲
Eguna: 2024ko otsailaren 02an
Ordua: 08:50
Irteera: Anoetako topo geltokian
Distantzia: 11,3 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Anoetako Topoan elkartu eta Zorroagatik barrena, ospitaletara eta Galarretara jarraituko dugu. Jauregi eta Saretxo jatetxeetatik pasa, eta Sta. Barbarako ermitaraino igoko gara. Bide asfaltatutik bide gurutzera jaitsi eta han erdiko bideari jarraituz, hilerritik barrena, Lasartera iritsiko gara.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
ZURIAK eta GORRIAK
BEASAIN - LAZKAO - ATAUN (G-09) 13,9 KM ▲▲
Eguna: 2024ko otsailaren 02an
Ordua: 08:05
Irteera: Renfeko geltokian
Distantzia: 13,9 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Trenez helduko gara Beasainera. Bertako geltokitik irten eta eskubirantz abiatuko gara. Jarraitu eta bidegurutzean Lazkaoko bidea hartuko dugu. Herriaren erditik igaro, industrigune bat pasa eta bidezidor batetik joango gara errepidera arte. Burdinezko zubi batetik pasako gara Agauntza ibaiaren beste aldera eta ibaiari jarraituz iritsiko gara Ataun S. Martinera. Elizaren atzeko bidetik segituko dugu, beti ere seinale txuri gorri eta berdeei jarraituz eta horrela helduko gara Ataun S. Gregoriora. Bidean, karobia, Sara etxea, errota, dorretxe bat eta Joxe Miel Barandiaranen museoa bistaratuko ditugu. S.Gregorion errepidearen bestaldera pasa eta mendi bidea hartuko dugu. Basotik zehar itzuliko gara berriz errepidera lehen, eta espaloitik aurrera eginez, Ataun S. Martinera. Ibilaldia bertan bukatu eta autobusez itzuliko gara berriro Beasainera trena hartzera.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
RECOMENDACIONES