Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURI eta GORRIAK ____ BERDE eta URDINAK

2023-09-22 08:00

BERDE eta URDINak

BILLABONA-ADUNA-ABURUZA- MARIAKOGAINA-BEÑLOAIN-ANDOAIN (T-08) 12,- km ▲▲

Eguna: 2023ko irailaren 22ean

Ordua: 08:20ean

Irteera: Norteko tren geltokian (RENFE).

Distantzia: 12,- km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Trenez joango gara Billabonara eta espaloitik ekingo diogu bideari Adunarako igoera arte. Herri honetara heltzean, herriko plazatik abiatu eta Aburuza sagardotegira egingo dugu.Han, eskubira goraka doan bide asfaltatutik segiko dugu, beti ere seinale txuri eta horiei jarraituz. Asfaltoa utzi eta mendi bideko pista zabaletik jarraituko dugu Basapotako atsedenlekura lehebizi, eta gero Mariakogainera heldu arte. Bidegurutzean, Belkoain adierazten duen seinaleri segi eta tontorreko gurutzera iritsiko gara. Ondoren, goitik behera eginez, berriro bidegurutzera itzuli, eta han ezkerretara doan pistatik, basoa zeharkatu eta PR aren seinaleei jarraituko diogu bideko biurgune batera arte..Adunara jartzen duen marka utzi eta ezkerretara doan eta seinale urdin eta laranjak dituen bidetik jeitsiko gara Andoainera. Herrira heltzean, Larramendi ikastolaren ondotik zehar joan, eta zubitxoa gurutzatu ondoren geltokira iritsiko gara,

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

ZURI eta GORRIak

USURBIL-TXOKOALDE-MAPIL- TXOKOALDE-SAN ESTEBAN-USURBIL (D-34) 11,5- km ▲

Eguna: 2023eko irailaren 22an

Ordua: 08:40etan

Irteera: Easoko Topo geltokiren aurrean.

Longitud: 11,5 km

Zailtasuna: ▲

AZALPENA

Trenez iritsiko gara Usubila eta Santuene auzorantz abiatuko gara. Han, eskubira egin eta bidez bide, Aginagako Txokoalde auzora helduko gara. Bertan Oria ibaiaren gaineko zubitik igaroko gara eta errepidera iritsi baino lehen ezkerretara dagoen bidea hartuko dugu. Erriberako bide erosoan segi eta Mapil jartzen duten seinaleei jarraituz helduko gara izen hori duen etxera. Garai batean ontziola garrantzitsua iazndako lekua da hau. Han, buelta hartu eta joaneko bide beretik itzuliko gara berriz Txokoalde auzora, tartean Oria ibaiaren bihurguneak ikusi ondoren. Zumeta jatetxearen ondotik gora eginez igoko gara Urdaiaga auzoan zehar,San Esteban auzora eta jarraian, bidean goitik behera, Usubilera helduko gara eta txangoa bukatutzat emango dugu.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

 

 

 

 

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información