2023-06-16 08:00
ZURI eta GORRIak
URDANETA-ALTZOLA-URDANETA- ELKANO-ZARAUTZ (K-18) 15,3- km ▲▲
Eguna: 2023ko ekainaren 16an
Ordua: 07:50ean
Irteera: Topoaren geltoki aurrean, Anoetan
Distantzia: 15,3 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Autobusez helduko gara Urdanetara. Han, seinaleari jarraituaz abiatu eta Altzolara iritsiko gara. Bertan itzuli bat egin eta berriro Urdanetara bueltatuko gara. Ondoren, abere parke ondoko pista bidetik Elkano auzora egingo dugu eta jarraian hango elizaren aldameneko bidetik Zarautza jeitsiko gara.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
Autobusaren prezioa 05 euro
BERDE eta URDINak
DONOSTIA-HERNANI-LASARTE (D-06) 12,3 km ▲
Eguna: 2023ko mekainaren 16ean
Ordua: 08:50an
Irteera: Anoetan, Euskotren geltoki aurrean.
Distantzia: 12,3 km
Zailtasuna: ▲
AZALPENA
Anoetan bildu ondoren, Zorroagatik zehar ospitaleetara eta Oriamendi ingurutik zehar, Galarretara jeitsiko gara. Jauregi jatetxetik berehala, Saretxora baino lehen ezkerretara doan bidetik (butano biltegia) Hernanira helduko gara. Berehala, Santa Barbara bailara dioen bidetik abiatu, Alberro sagardotegiaren ondotik pasa, Elutxetara doan bidea hartu, bertara heldu eta jatetxearen ondotik, errepidera egingo dugu. Ondoren, Urnietara doan bidetik berrehun bat metro egin ondoren, eskubitara segi eta Plazaola bidetik Lasartera iritsiko gara.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.