Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURI eta URDINAK ---- GORRI eta BERDEAK

2023-03-24 08:00

TALDE GUZTIAK batera autobusez

MADARIXA-OTARRE tontorra-MADARIXA (U-03)  11,3- km   ▲▲

Eguna: 2023ko martxoaren 24an

Ordua: 08:00ean

Irteera: Topoaren geltoki aurrean, Anoetan

Distantzia: 11,3 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Topoaren geltoki aurrean, Anoetan, hartuko dugu Madarixara joateko autobusa. Izarraitzera doan bidea hartu, eta lehenengo bidegurutzean, ezkerrekotik Otarrerako bidean Larraskanda baserrietatik igaro eta aurrera jarraituko dugu tontorrena iritsi arte. Berriro bide beretik itzuliko gara Atxuri adierazten duen bidegurutzera arte. Han, eskubiko bideari helduko diogu eta jarraian dagoen baserria baino lehen berriro ezkerretara egin eta ibilbidearen hasierako bidera itzuliko gara eta ondoren Madarixara

 GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

 Autobusaren prezioa 10 euro

Ahal baduzue, diru-kopuru zehatza ekarri

Izen ematearen amaiera azteazkenean, martxoak 22, izango da.

Autobuserako izena emateko Okendon:

Mariaje Lizarazu eta Antton Arruti


 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información