2023-03-17 08:00
BERDE eta GORRIak bazkariarekin
ZUMARRAGA-AZKOITIA (U-04) 14,8 km ▲▲
Eguna: 2023ko martxoaren 17ean
Ordua: 08:20ean
Irteera: Norteko tren geltokian (RENFE).
Distantzia: 14,8 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
“Norteko” geltokian Zumarragara doan trena hartuko dugu. Han Urola trenaren ibilbidean dagoen bidegorria hartu, Aizpurutxotik igaro eta hainbat tunel eta zubi zeharkatu ondoren,Azkoitiraino iritsiko gara. Bazkaltzera gelditzeko aukera izango da .
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
Hamaiketakoa norberak berea eraman behar du (ez dugu pintxoa jateko tabernarik)
ZURI eta URDINak
DONOSTIA-BASOZABAL-ERGOBIA- BASOZABAL-DONOSTIA (D-05) 14,7 km ▲▲
Eguna: 2023ko martxoaren 17ean
Ordua: 08:50an
Irteera: Anoetan, Euskotren geltokian
Distantzia: 14,7 km
Zailtasuna: Aldapadun bidea ▲▲
AZALPENA
Anoetako geltoki aurrean elkartu eta Zorroagatik barrena Ospitaletara igoko gara. Aurrera jarraituz Oriamendiko bidegurutzean ezkerreko bideari lotuko gatzaizkio. Aurrera eginez, Basozabal golf zelaia baina lehenagoko bidegurutzean eskuineko bidetik Ergobiara jeitsi eta trenbide ondoko bidetik Barkaiztegiko bidegurutzera arte ibiliko gara. Berriro Basozabalera igo eta Oriamendi eta Aietetik zehar Topalekuraino jarraituko dugu..
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.