2025-03-14 08:00
URDINAK eta ZURIAK
BEASAIN - OLABERRIA - IDIAZABAL - SEGURA (G-03) 10,4 KM ▲▲
Eguna: 2025eko martxoaren 14an
Ordua: 07:50ean
Irteera: Norteko geltokian (Renfe)
Distantzia: 10,4 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Norteko geltokian elkartu eta Beasainera joango gara. Han Santiago bidea hartuko dugu eta Indar lantegiaren ondotik aurrera eginez Olaberriara lehenbizi, eta (beti ere Donejakue bideko adierazpenei kaso eginez) Oiarbide dorretxetik eta Gurutzeta ermita ondotik zehar, Idiazabalera jeitsiko gara. Han herriaren irteera aldera dagoen tunel azpitik pasa, aldapatxo bat gainditu eta aurrera eginez, Seguraraino iritsiko gara.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
BERDEAK eta GORRIAK
ZESTOA - IRAETA - IBAÑARRIETA - ARROA GOIKOA - ZESTOA (U-09)
10,9 KM ▲▲
Eguna: 2025eko martxoaren 14ean
Ordua: 08:25ean
Irteera: Autobus geltokian, UK 01 autobusa
Distantzia: 10,9 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Autobusez helduko gara Zestoara. Lehengo Urola trenaren bidegorritik joango gara Iraeta auzora. Han, auzoko kale nagusitik abiatu eta seinaleei jarraituz iritsiko gara Ibañarrieta auzora. Ondoren, errepidez Arroa Goikorako bidea egingo dugu eta handik berriro Iraetara; jarraian berriz ere bidegorritik Zestoara itzuliko gara.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.