2024-12-20 08:00
URDINAK eta BERDEAK
RECORRIDO NO HABITUAL POR DONOSTIA (D-26) 13 KM ▲▲
Eguna: 2024ko abenduaren 13an
Ordua: 08:50ean
Irteera: Easo plazan
Distantzia: 13 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Easo plazan elkartu eta Amara kaletik zehar abiatuko dugu ibilbidea. Parketik La Cumbrera igo eta ezkerretara segi ondoren, Arbaizeneako auzotxo berrian itzuli bat egingo dugu. Jarraian Duque de Baena kaletik Miramar jauregiko lorategia zeharkatuko dugu eta Antiguako auzotik barrena, Unibertsitateko kanpusean dagoen Carlos Santamaria eraikinera iritsiko gara. Bere atzekaldean dagoen mendiko pistatik igoko dugu Munitegi auzora. Bira bat bertan eman, eta Berio auzoko hasierara jeitsiko gara. Han errepidea gurutzatu eta harmaila batzuek igo ondoren, ”Berioko Artea” ikusiko dugu. Gorago igo eta hango parketik igaro eta gero, Ibaeta auzora jeitsiko gara. Jarraian, Errotaburutik zehar Zuatzuko industri parketik pasa eta Atotxa Errekako auzo berrian itzuli bat egin eta “Garbigunetik” eta Zuatzutik igaro ondoren, berriro Errotaburura itzuliko gara eta hantxe emango diogu txangoari bukaera.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
ZURIAK eta GORRIAK
Eguna: 2024ko abenduaren 20an
Ordua: 08:20an
Irteera: Euskotren geltokian, Easo plazan
Distantzia: 11 km
Zailtasuna: ▲
Zailtasuna: ▲
AZALPENA
Topoz joango gara Irunera. Bertan, Hondarrabiko Amute auzorantz abiatuko gara, erreka ondoko bidetik aurrera egin eta Jaizubiako paduretan barrena ibiliko gara, beti ere markatutako bidexketatik Endanearako bidera iritsi arte. Ondoren, errepidea zeharkatu eta Irungo auzo eta errotonda dotoretik igaro ondoren, Plaiaundiko ibilbidera helduko gara. Hezegune eder haietan joan etorria egin eta gero, Irungo erdialdean emango diogu bukaera ibilaldiari.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.