Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURIAK eta BERDEAK

2025-01-10 08:00

ZURIAK eta BERDEAK

DEBA - GOIKOETXE - SANTA ISABEL - MENDARO (DB-07) 13 KM ▲▲

Eguna: 2025eko urtarrilaren 10ean

Ordua: 07:40ean

Irteera: Euskotren geltokian, Easo plazan

Distantzia: 13 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Trenez helduko gara Debara eta Elgoibarrerantz hasiko gara ibiltzen. Berehala eta ezkerreko aldean etxe baten ondoan, seinale txuri eta horiak ikusi eta haiei jarraituz luze xamarra den aldapa piko bat igotzen hasiko gara Goikoetxe baserrira iritsi arte. Han aurrera egingo dugu seinaleei jarraituz oraindik ere, eta antzina Debara ura eramaten zuten lurrazpiko tuberien gainetik jarraituko dugu pixka batean. Bide horretan elkarren ondoan  dauden eta handi xamarrak diren bi zuloren ondotik eskubitara egin, eta jeisten hasiko gara Lasturretik datorren bide asfaltatura arte. Bidearen bestaldera pasa, eta berrriro igotzeari ekingo diogu eta Sarobe dioen aldera hartuko dugu. Goikaldera heltzean, bide ondoan eskubitara dagoen eta honela dion seinale bat topatuko dugu.”Kontuz – Atención”. Bere ondoan dagoen bidezidor estu batetik jeitsiko gara eta hazitegi handiak dituen baserri bat eta Santa Isabelen ermitara helduko gara. Ondoren, bide asfaltatutik goitik behera Mendaroraino iritsiko gara.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

URDINAK eta GORRIAK

DONOSTIA (IBAETA) - BENTAZIKIN - EGIOLETA - IGELDO - ARRIOLA AUZOA (D-31) 11,5 KM ▲▲

Eguna: 2025eko urtarrilaren 10ean

Ordua: 08:20an

Irteera: Espiritu Santuaren eliza (Ibaeta)

Distantzia: 11,5 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Ibaetako Espiritu Santu elizaren sarrera nagusian elkartu ondoren, igelen urmael aldera joko dugu. Bertatik pasa eta Bentazikineko bidegurutzera helduko gara. Han, eskubira egin eta dauden bi bideetatik goien dagoena hartuko dugu Egioleta deritzan baserri multzora iristeko. Igelen beste putzu txikia ikusi eta Igeldora igotzeko maldari ekingo diogu. Igeldo auzotik barrena, Nikols eta Gudamendira doan bidetik aurrena  eta Lasarmendi deritzanetik gero jeisten hasiko gara. Bide ondoko etxe bakar baten ondoan dagoen pista bidetik jarraituko dugu eta Arriola auzora helduko gara. Pakeatik igaro ondoren, Arkitekturako Fakultatearen inguruan emango diogu bukaera ibilaldiari.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información