Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURI eta URDINAK ---- GORRI eta BERDEAK

2025-01-24 08:00

URDINAK eta ZURIAK

HERNANI - URNIETA - ERMITA AZKORTE - ORIA - LASARTE (D-21) 

11 KM ▲▲

Eguna: 2025eko urtarrilaren 24an

Ordua: 08;25ean

Irteera: Norteko geltokia (Renfe)

Distantzia: 11 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Trenez joango gara Hernanira. Bidegorritik abiatuko gara eta aurrerago bidegurutzean tuneltxo baten azpitik pasa eta gorantza doan bidetik helduko gara Urnietara. Ikastola aurretik igaro eta aurreraxeago eskubitara hartuko dugu errepidera iritsi arte. Berehala, Azkorteko ermitara jartzen duen bideari helduko diogu eta aldapan gora eginez helduko gara bertara. Jarraian, Lasartera dioen pista bidetik jeisten hasiko gara eta baserri bat eta pabeiloi batzuen ondotik pasa eta Plazaolara doan errepidera iritsiko gara. Plazaola bidea eskubitara utzi eta ondoko bidetik jarraituko dugu Oria auzoruntz. Ondoren, ezkerretara hartu, Oriako elizara arte joan, eta han errepidea zeharkatu ondoren, ibai ertzeko bidegorritik Lasarteraino helduko gara.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

BERDEAK eta GORRIAK

SANTUTXO - SANTA MARINA - SANTA AGEDA - BIDANIA (T-11) 12 KM ▲▲

BERDEAK eta GORRIAK

Eguna: 2025eko urtarrilaren 24an

Ordua: 07:50ean

Irteera: Norteko geltokian (Renfe)

Distantzia: 12 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Trenez Tolosara heldu ondoren, Bidanira doan autobusa hartu eta Santutxo deitzen den bidegurutzean jeitsiko gara. Han, Beizama eta Santa Marina jartzen duen bidetik aurrera egin,  Beizamarako bidea ezkerretara utzi eta Santamañakotik jarraituko dugu. Auzo politt horretara iritsi eta Donejakue bideko seinaleei jarraituz, bi  baserri ederretatik igaro eta mendi bidetik goiko kaltzada batera helduko gara. Mandubira ipintzen duen seinalea ezkerretara utzi eta eskubikotik egingo dugu aurrera. Bertatik, marka txuri-gorriei erreparatuz Santa Agedara iritsiko gara.  Errepidean goitik behera egin eta laster, ezkerretara dagoen bide partikular batetik jarraituko dugu. Elola baserriak lehenbizi eta beste batzuek ondoren pasa eta gero, Bidaniko erdigunera helduko gara.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información