2024-11-15 08:00
ZURIAK eta URDINAK
ARDITURRI (B-01) 16,6 / 19,3 KM ▲▲ (BAZKARIA)
Eguna: 2024ko azaroaren 15ean
Ordua: 08:35ean
Irteera: Euskotren geltokian, Easo plazan
Distantzia: 16,6 / 19,3 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Amaran Easoko geltokian elkartu, eta Topoan Oiartzunera iritsi ondoren, geltokitik berehala bidegorrira zuzenduko gara. Bertatik aurrera egingo dugu eta Altzibar auzoa eskuinera utzi eta gero, bideari jarraituz minetako sarrerara helduko gara. Bertan atseden hartu ostean, “Arditurri bira“ deritzon itzulitxo bat egingo dugu. Ondoren, joaneko bide beretik denak batera Tolare jatetxera joango gara. Han bazkaldu ondoren, Altzibar auzotik autobusez edo eta Oiartzundik trenez egingo dugu etxerako itzulera.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
GORRIAK eta BERDEAK
ITZIAR - LASTUR - DEBA (DB-06) 12 KM ▲▲
Eguna: 2024ko azaroaren 15ean
Ordua: 07:50ean
Irteera: Autobus geltokian (DB03 autobusa)
Distantzia: 12 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Autobusez joango gara Itziarra. Herria zeharkatuko dugu eta baita industrigunea ere. Errepidetik jarraitu eta erdi eroria dagoen baserrira helduko gara (Txapastara). Bertan haurrak eskolara eramaten dituen autobusaren seinale bat ikusiko dugu. Ondoan dagoen bidea hartuko dugu eta bertatik jarraituz Agerre baserrira helduko gara. Baserria, Lasturren gainekaldean dago. Zertxobait jeitsi eta berehala, garai batean Debara ura eramaten zuen eta estalita dagoen ubidearen gainetik joango gara. Seinale txuri eta horiekin topo egingo dugu eta beraiei jarraituko diegu bide estu eta luzeaz basoan zehar. Goikoetxe baserrira heltzean bi biderekin aurkituko gara. Bata, eskubikoa, lehengo seinaleei jarraituz jeitsi eta Debako hilerri ondora iristen dena. Ezkerretik joanez gero, Debako Historiaurreko datu eta panelak ikus ditzakegu. Bide hau ere azkenean hilerri ondora doana da. Ondoren, goitik behera Debara doan bideari jarraituko diogu.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.