2024-04-26 08:00
BERDEAK eta GORRIAK
ORIO - AGORREGI - ITURRARAN - ORIO (K-08)
10,9 KM ▲▲
Eguna: 2024ko apirilaren 26an
Ordua: 08:40an
Irteera: Easoko Euskotren geltokian
Distantzia: 10,9 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Easoko geltokian hartuko dugu Oriora joateko trena. Olaskoegia auzotik igaroko gara eta Errota jatetxetik zehar, Agorregira jarraituko dugu Manterola baserritik pasatuz. Handik, seinale txuri-gorri eta berdeei jarraituz Pagoetako landare parkera. Iturraran ikusi eta etxearen atzekaldeko pista bidetik beherantz bidegurutzera lehen eta Errota etxe ondotik berriro, Orioraino itzuliko gara.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
ZURIAK eta URDINAK
IGELDO - ARRATZAIN - USURBIL (D-11)
10,9 KM ▲▲
Eguna: 2024ko apirilaren 26an
Ordua: 08:55ean
Irteera: Igeldoko autobusa (DBUS 16), Boulevard 19ko geltokian
Distantzia: 10,9 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Igeldora autobusez igoko gara. Leku-Ederren jeitsi eta Nicols hotel aldera egingo dugu. Gero errepidea gurutzatu eta Olasagasti baserri ondotik pasa eta bideari jarraituko diogu, berriro kanpinetik Perusera doan errepidera arte. Nikolas jatetxera markatzen duen bidetik igaro eta Txalin bidea hartuko dugu ondoren. Handik, Igeldotik Oriora doan bidera heldu eta zakurtegira doanera pasako gara. Autopistako zubi gainetik doan bidetik iritsiko gara Arratzainera. Han erdiko bidea hartuta, Usurbila jeitsiko gara.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.