2022-12-16 08:00
TALDE GUZTIAK batera autobusez etortzeko
AIZARNA-ERDOIZTA-SANTA ENGRAZI-AKUA-ZESTOA (U-06) 16,2- km ▲▲▲
Eguna: 2022ko abenduaren 16an
Ordua: 08:00ean
Irteera: Topoaren geltoki aurrean, Anoetan
Distantzia: 16,2 km
Zailtasuna: ▲▲▲
AZALPENA
Autobusez iritsiko gara Aizarnara eta Erdoizta auzora dioen bidegurutzeraino autobusean helduko gara. Bertatik emango diogu hasera ibilbideari eta Erdoiztara joango gara. Buelta
hartu eta joaneko bide beretik egingo dugu itzulera hasierako bidegurutzera. Jarraian Santa Engraziko ermitara igoko gara eta berriro behera itzuliko. Ondoren, Lorbidea deitzen den bidetik joan eta Akuarako bidearekin bat egin, eta gero goitik behera eginez Zestoara helduko gara.
NAHITAEZKOA MOZORROA ERAMATEA
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
Autobusaren prezioa 8 euro
Ahal baduzue, diru-kopuru zehatza ekarri