Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURI eta BERDEAK GORRI eta URDINAK

2024-11-08 08:00

URDINAK eta GORRIAK

BILLABONA - ADUNA - ABURUZA - MARIAKOGAINA - BELKOAIN - ANDOAIN (T-18)  12 KM ▲▲▲

Eguna: 2024ko azaroaren 08ean

Ordua: 08:25ean

Irteera: Norteko geltokian (Renfe)

Distantzia: 12 km

Zailtasuna: ▲▲▲

AZALPENA

Trenez joango gara Billabonara eta espaloitik ekingo diogu bideari Adunarako igoera arte. Herri honetara heltzean, herriko plazatik abiatu eta Aburuza sagardotegira egingo dugu. Han, eskubira goraka doan bide asfaltatutik segiko dugu, beti ere seinale txuri eta horiei jarraituz. Asfaltoa utzi eta mendi bideko pista zabaletik jarraituko dugu Basapotako atsedenlekura lehenbizi, eta gero Mariakogainera heldu arte. Bidegurutzean, Belkoain adierazten duen seinaleri segi eta tontorreko gurutzera iritsiko gara. Ondoren, goitik behera eginez, berriro bidegurutzera itzuli, eta han ezkerretara doan pistatik, basoa zeharkatu eta PR-aren seinaleei jarraituko diogu  bideko bihurgune batera arte. Adunara jartzen duen marka utzi eta ezkerretara doan eta seinale urdin eta laranjak dituen bidetik jeitsiko gara Andoainera. Herrira heltzean, Larramendi ikastolaren ondotik zehar joan eta, zubitxoa gurutzatu ondoren, geltokira iritsiko gara.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehieneta

ZURIAK eta BERDEAK

ORMAIZTEGI - LIERNI - MUTILOA - LIERNI - ORMAIZTEGI (G-01)  11,5 KM ▲▲

 

Eguna: 2024ko azaroaren 08ean

Ordua: 07:50ean

Irteera: Norteko geltokian (Renfe)

Distantzia: 11,5 km

Zailtasuna: ▲

AZALPENA

Norteko geltokian elkartuko gara Ormaiztegira joateko. Geltokitik gertu hilerritik pasa eta tren zaharraren ibilbidean sartuko gara, aldapa piko bat igo eta gero, Lierni aldera heltzeko. Aurrera jarraituz eta errepidea beste aldera pasa ondoren, Bernaola baserri handiaren ondotik beherantz egin eta Troi erreka alboan dugula Mutiloara iritsiko gara. Handik, errepidez berriro Liernira igo eta  hasierako bidetik berriz ere Ormaiztegiko geltokira.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información