2024-09-06 08:00
ZURIAK eta BERDEAK
ORIO - TXURRUKA - MOLLARRI - ZARAUTZ (P-03) 8,4 KM ▲
Eguna: 2024ko irailaren 6an
Ordua: 08:10ean
Irteera: Euskotren, Easo plazan
Distantzia: 8,4 km
Zailtasuna: ▲
AZALPENA
Amarako Easo geltokian trena hartu eta Oriora joango gara. Han Txurruka hondartzarako bidea hartu eta bertatik mahastiak zeharkatuz Zarautzko kanpinera igoko gara. Ibaietako ermitara joan-etorri bat egin eta gero, Mollarrira jeitsiko gara eta ingurua ikusi ondoren, lehenbizi gorantz egin eta jarraian goitik beherako mailadia jeitsiko dugu. Ondoren, bi aukera ditugu: Zarautzko hondartza zeharkatuz herriraino iritsi edo eta San Pelayo auzoan bukatu ibilaldia.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
URDINAK eta GORRIAK
AMEZKETA - ZAZPITURRIETA - AMEZKETA (T-23) 8 KM ▲▲
Eguna: 2024ko irailaren 6an
Ordua: 08:25ean
Irteera: Renfeko geltokia
Distantzia: 8 km
Zailtasuna: ▲▲
AZALPENA
Trenez joango gara Tolosara eta jarraian Amezketarako autobusa hartuko. Sasturain taberna parean utziko gaitu autobusak eta bertatik abiatuko da gure ibilbidea. Errepidean metro batzuk egin eta berehala mendi bide estu eta aldapatsu batetik irirtsiko gara parke batera eta Tourseko San Martin Elizara. Handik, behetik gora Zazpiturrietara dioten seinaleak ikusiko ditugu maíz. Ez dago galdu biderik. Baserri batzuk alde batera eta bestera atzera utziz, helduko gara Zazpiturrietara. Denboraldi euritsuan, zazpi irteera desberdinetatik ateratzen baita errekaren iturburua. Handik, goitik beherako bidea hartu eta baserri eder baten eta Luma Gorri jartzen duen bide asfaltatutik berehala, ezkerretara aurkituko dugu berriro Sasturain tabernara eramango gaituen bidezidor estua. Gero, Amezketa herriko erdigunera joango gara.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.