Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURI eta BERDEAK GORRI eta URDINAK

2024-05-24 08:00

ZURIAK eta BERDEAK

ALTZIBAR (OIARTZUN) - ZORROLA - DANBORRE - PULLI - ALTZIBAR (B-19)  14 KM ▲▲▲

Eguna: 2024ko maiatzaren 24an

Ordua: 07:50ean

Irteera: E02 autobusa, Gipuzkoako Plazan

Distantzia: 14 km

Zailtasuna: ▲▲▲

AZALPENA

Oiatzungo Altzibar auzora autobusez iritsi eta gero, ibilbidea Albistur jatetxearen ondotik igaroaz hasiko dugu. Ibai gaineko zubitik pasa eta Artikutzako trenaren bidegorritik egingo dugu aurrera Karrika auzoan zehar. Bidegorria utzi eta mendiko pista batean sartuko gara. Tren zaharreko tunel bat igaro eta Zorrolako zubira inguratuko gara. Zubia baino lehen dauden seinaleei jarraituz, Pilotasoro dioen ezkerrerako pistatik gora egingo dugu asfaltozko bidera iritsi arte. Han, eskubira egin, berriro asfaltoa utzi eta igotzen jarraituko dugu, Aiako Harriaren paisaia zoragarriak ikusten diren gain batera heldu arte. Jeisten hasi eta Artikutzako tren zaharraren arrastoak dauden eta Danborre deitzen den lekutik igaroko gara. Aurreraxeago eta goitik behera berriro egin ondoren, eskubi aldean ikusiko dugun langa bat pasa eta Pulli baserriaren ondotik zehar jeisten jarraituko dugu. Jarraian Altzibar auzora iritsi ondoren  emango diogu bukaera ibilaldiari.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

GORRIAK eta URDINAK

ORIO - ALTXERRI - ZINGIRA - AIA - ORIO (K-06)  12 KM ▲▲

Eguna: 2024ko maiatzaren 24an

Ordua: 08:10ean

Irteera: Euskotren geltokian, Easo plazan

Distantzia: 12 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Amarako Easo geltokian elkartu eta Oriora joango gara. Han industrialdea eta Altxerri jatetxea pasa eta aurrera jarraituko dugu. Laster hasiko zaigu behetik gorako aldapa eta bertatik jarraituko dugu bidegurutze batera heldu arte. Han nahiz Zingira kanpinera doan eskubiko bidea hartu edo eta aurrez aurre duguna, bietatik ere, Aia herrira helduko gara. Ondoren Arruti bidea deritzonetik Errota jatetxera jeitsi eta Olaskoegia auzotik zehar Oriora egingo dugu. 

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información