Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURI eta BERDEAK

2024-07-19 08:00

  URDINAK eta GORRIAK

ULIA - FARO DE LA PLATA - PASAI SAN PEDRO (D-01)  8,4 KM ▲▲

Eguna: 2024ko uztailaren 19an
 
Ordua: 08:50ean

Irteera: Okendo Kultur Etxea

Distantzia: 8,4 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Okendo Kultur Etxean elkartu eta Iraditik Uliara igoko gara. Kutreia deritzon iturri zaharraren ondotik, eta behatokitik pasa, eta itsas erlaitzetik zeharka Faro de la Plataraino joango gara, beti ere seinale txuri eta gorriei jarraituz. Handik Pasai San Pedrora jeitsi eta ondoren Trintxerpen amaituko dugu ibilaldia. 

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

ZURIAK eta BERDEAK

BILLABONA - ASTEASU - LARRAUL - ASTEASU - BILLABONA (T-14)  12,5 KM ▲▲

Eguna: 2024ko uztailaren 19an

Ordua: 08:25ean

Irteera: Renfeko geltokian

Distantzia: 12,5 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Trenez joango gara Billabonara. Erreka ondotik doan bidegorritik aurrera eginez iritsiko gara Asteasu herriko enparantzara. Han, ondoko kalea hartu, eta seinale txuri eta horiei jarraituz urrutiratuko gara erdigunetik eta bide horretatik jarraituko dugu bidegutze batekin topo egiten dugun arte. Seinaleei erreparatuz, Txuringadi ipintzen duenera egingo dugu, errotaren aurretik pasa, pista hartu eta marka txuri eta berdeei segika Larraul herrixkara helduko gara. Jarraian, azkena igo dugun aldapan behera egin berriro, eta Asteasu dioten seinaleei segituz itzuliko gara Asteasura berriro. Gero, joaneko bidegorritik zehar ibiliz, Billabonan bukatuko dugu gure txangoa.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información