2025-05-02 08:00
TALDE GUZTIAK
ARANTZAZU - URBIAKO ZELAIAK - ARANTZAZU (V-05) 10 KM ▲▲▲
Eguna: 2025eko maiatzaren 2an
Ordua: 08:00etan
Irteera: Anoetan, topo geltokiaren ondoan
Distantzia: 10 km
Zailtasuna: ▲▲▲
AZALPENA
Autobusez helduko gara Arantzazura. Han, markatuta dagoen lekutik ekingo diogu igoerari. Iturri aurretik igaro eta beti ere gorantzako bideari jarraituz gainekaldera iritsiko gara. Zuhaitz arteko ibilbide polit batetik igaro ondoren, ermita bistaratuko dugu aurrenik eta segidan azkenik Fonda eta zelaiak. Bertan gira-bira batzuk eman eta paisaiaz gozatu ondoren, igoerako bide beretik egingo dugu Arantzazurako itzulera.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.