Bidezidor-kiroleko irtenaldia

2025-01-31 08:00

TALDE GUZTIAK

BERASTEGI - MIRADOR - LARRE (SAN LORENZO) - BERASTEGI

(T-13)  12 KM ▲▲▲

Eguna: 2025eko urtarrilaren 31n

Ordua: 08:00etan

Irteera: Anoetan, topo geltokiaren ondoan

Distantzia: 12 km

Zailtasuna: ▲▲▲

AZALPENA

Autobusez, autobidean Berastegiko irteeraraino joango gara. Han gorantz doan bideari heldu eta bidegurutzean aterpe edo babesleku txiki baten ondotik aurrera eginez Leizarango ibarra ikusten den behatokira iritsiko gara. Ondoren, berriro lehengo bidegurutzera itzuli eta Larre mendirako (San Lorentzoko ermitako) bideari ekingo diogu. Gero goitik behera etorri, eta seinale txuri gorriei jarraituz, mendi bidetik jeitsiko gara Berastegira.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información