2023-05-19 08:00
TALDE GUZTIAK batera autobusez
GAZTELU herria - BIDEZIDORZALEEN EGUNA 9,40 km ▲
Eguna: 2023ko maiatzaren 19an
Ordua: 08:00ean
Irteera: Topoaren geltoki aurrean, Anoetan
Distantzia: 9,40 km
Zailtasuna: ▲
AZALPENA
ANOETAKO tren geltokiaren ondoan elkartu, eta bi autobusetan joango ginateke GAZTELU herrira.
- Ondoren, Gaztelutik - Orexara ibilaldia, eta bertan hamaiketakoa.
- Jarraian, berriro joaneko bidetik Gaztelura itzulera.
- Segidan, eta bazkaritako ordura arte, denok parte hartzeko moduko jolasak antolatuko ditugu.
- 14:30 etan bazkaria (bakoitzak etxetik gaztetan bezala, taperrean edo eta ogitartekoan eramana. Bazkariaz aparte, bakoitzak plaztikosko edalontzi bat eraman bear du)
- Edariak eta kafeak han bertan plazan dagoen elkartetik hartuko ditugu.
- Bazkal ostean, abesti, bertso, musika eta erromeria.
- Arratsaldeko 16:30 etan etxera itzuli baino lehen zozketak, eta bakoitzari egunaren oroigarri bana oparituko zaio.
GOMENDIOAK
Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.
Autobusaren prezioa 5 euro
Ahal baduzue, diru-kopuru zehatza ekarri