2024-10-07 08:00 -2024-08-2718:00
Zuñigara txangoa
Eguna: urriaren 7a, astelehena
Topagunea: Xanti jatetxearen (Anoeta) parean.
Ordua: 8etan eta bus irteera
8'10ean.
Prezioa: 20€, bus + bazkaria barne.
Egun-pasa hau, 2023-2024 urtearen amaiera bikaina ( tartaren ginga) izan zitekeela pentsatu dugu eta gustatuko litzaiguke nahi duen orok aukera izatea.
Izena ematea:
- Irailaren 16ko irteeran, hamaiketakoaren garaian egin zen, aldi berean ordainketa eginez.
Azkenik, honekin batera doakizue erantsita aurreikusitako ibilbidearen informazioa.
Ondo segi
VASCO-NAVARRO TREBIDEAREN BIDE BERDEA
76 km-ko bide erakargarria da, Estella-Lizarra Donejakuetar herriaren eta Arlaban mendatearen (Araba-Gipuzkoa mugan) artean.
"Guk 6 km bakarrik egingo ditugu"
Zuñigan, Bide Berdeak bere ibilbidearen zati menditsuena eta basatiena erakusten du. Zati honetan, mendia zulatzen duen tunelaren bidez,arroila zeharkatzen du.
ibilbidearen zatirik erakargarrienetako bat da, freskura eta kobazuloetako sentsazioak sortarazten dituelarik.
Tunela argiz hornituta dago bere luzera osoan .
Ega gainetik biaduktua pasatzerakoan gozatzen den paisaia ere bikaina da.
Arkijasko Biaduktua bere 30 m-ko altuerarekin eta bederatzi arkuekin Monumentu Artistikoa da.
----------------------
Hemen duzue gaurko, hilak 7, irteeraren zenbait xehetasun:
10'30etarako Acedoko kanpinean geunden. Geldialdi bat egin ondoren, komuneko sartu-irtena eta kafe bat hartzeko, autobusak Zuñigara eraman gaitu.
Hemen hasten da gure ibilbidea, Zuñiga-Acedo. 11ak jo berriak, tenperatura epela eta ateri.
Behatoki batean talde argazki bat atera eta 1925ean eraikitako Arquijas biaduktuarekin egin dugu topo. Segidan, 1400 km baino gehiagoko tunela egin dugu eta horrela Acedora heldu gara.
Bidea oso ondo prestatuta dago, atsegina, larre, zuhaixka, arbola ( haritzak, arteak, gurbitzak...) Bada gurbitzaren fruitua jan duenik eta pikuak... Tunela luze xamarra baina ondo argiztatuta. Eta usainak...
Herriko latsarira iritsi garenean goiza zela ikusita, aurrera jarraitu dugu beste 3 km eta zalditegi dotore batetik pasa gara. Berriz herriko kaskoan paseo bat eman dugu eta harritu gaitu garbitasunak, paretetako zenbait mural eta etxe dotoreak, berriak zein zaharrak.
Bazkaltzera joateko kanpineko bidea hartu dugunean euria gogotik hasi du eta 14etan ekin diogu.
Ondo bazkaldu, zerbitzu primerakoa eta gure arteko giro bikaina azpimarratuko nuke.
16etan zain genuen autobusean sartu eta etxera.
Ederki bizi gara!
Partaideak: 59 lagun
Luzera:10 km