ZUMAIAKO PADURAK, DUNAK ETA HIRUHILEKO BAZKARIA.

2024-12-16 08:40 -13:30

 

Datorren irteera: Zumaiako padurak, dunak eta hiruhileko bazkaria

Eguna: abenduaren 16a, astelehena

Topagune: Amara geltokia (Easo)

Ordua: 8'40ean eta tren irteera 8'50ean

Luzera: 10 km

Ibilbidea: geltokitik irten eta Basusta bidea hartuko dugu. Herriko kaxkoa utzi eta baso txiki bat gurutzatuta Urola ibaiarekin egingo dugu topo. Itsas behera izango dugunez Beduako irlak eta bertako hegaztiak ikus ahal izango ditugu.
Ondoren, Artadi auzoa goiko aldean dugula, bidegorritik aurrera trenbideko zubitik pasako gara. Toki aproposa arraunlariak eta piraguistak ikusteko eta txalotzeko.
Behin itsas kiroldegira iritsita Santiago hondartzara joko dugu eta Zuloaga museora heldu aurretik ezkerretara eginez, dunak eta padurak begiztatuko ditugu.
Segidan, herria zeharkatuz Itzurun hondartzara hurbilduko gara. Nahi duenak San Telmo ermitara igo eta bertatik hain ezagunak diren Flyschak miretsiko ditu.
Amaiera Eusebio Gurrutxaga plazan emango diogu eta bertan dagoen Kupela jatetxean 13etan bazkaria izango dugu.

Itzulera kostaldeko trenean egingo dugu.
Laster arte.

----------------

Hemen duzue gaurko, hilak 16, irteeraren nondik norakoak:

Abiatu garenean hotz egiten zuen. Hasiera nahiko kaxkarra eman dugu, paraje laiotza izan eta, hango putzu
eta lokatz! buelta eman behar izan dugu.
Baina, agudo eguzkia atera da eta eguna goxatzen hasi da. Hortik aurrera dena ondo. Duna eta paduretatik pasata Itzurun hondartzara heldu gara eta ikusmira ederraz gozatu ahal izan dugu.
Handik San Telmo ermitara eta beste geldiune bat begiztatzeko itsasoaren handitasun muga ezina. Zerua urdin, garbi, dotore.
Plazan berriketa saio bat egin eta bazkaltzera. Bapo bazkaldu ondoren etxera. Kupela jatetxeak bikain bat merezi du.
Gure Cristinak aterateko argazkiak gure egunaren ispilu dira.
Partaideak: 68 lagun
Luzera: 10 km
Hurrengora arte.

 

 

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información