ZARAUTZ-ZARAUTZ (Barrualdea eta Kosta)

2024-02-12 08:40 -13:30

Datorren irteera: Zarauzko ingurumariak

Eguna: Otsailaren 12a, astelehena

Topagunea: Amara geltokia (Easo) 8'40 ean eta tren irteera 8'50ean. Helmuga San Pelaio.

Luzera : 9 km

Ibilbidea: Oraingoan herriko zenbait txoko ezagutzeko asmoa dugu.
Maria Etxetxikitik hasi eta Herrisorotik, Urdanetako bidetik, Abenderañora heldu arte. 
Jarraian, Aitzia bidegurutzean Tejeria haltzadiko bidea hartuko dugu eta Bustinzuriko haltzaditik aterako gara.
Segidan, Asti auzotik gasolindegira iritsi eta komuneko buelta egingo dugu.
Bukatzeko hondartzara jeitsi eta malekoitik aurrera herriko kaxkoraino. Hamaiketakoa hartu ondoren trenez etxera itzuliko gara.
Ondo segi.

------------------

Gaurko, otsailak 12, irteeraren xehetasunak.

Zarautzera heldu garenean euria ari zuen baina ondo prestatuta geunden eta aurrera egin dugu. Handik gutxira atertu du eta goiza polita izan dugu; dena dela, ezin ahaztu haizea, tarte batean gogor jo du eta aurpegiak hondar alez bete dizkigu.

Urdaneta aldera abiatu gara Herrisorotik Abendainora. Aitzia bidegurutzean Tejeriako Altzadi bidetik jo dugu. Hamar minutuko kontua izan da baina merezi zuen, zuhaitzez eta landarez inguratuta, txorien txorrotxioak eta lokatza.
Kiroldegitik pasatzerakoan komuneko sartu-irtena egin dugu eta segidan, Iñurritzatik malekoira. Ikusi behar zen itsasoa, urdin eta berde tonalitate desberdinekin, eta aparra zuri zuri zuria. A zer ikuskizuna!

Beti bezala hamaiketakoa eginez bukatu dugu. Gaurkoan Euskalduna tabernan, hamarreko nota jarriko diogu.
Itzulera trenez. Ez gara eneatzen!

Partaideak: 46 lagun
Luzera: 10 km
Hurrengora arte

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información