ZARAUTZ-GETARIA-ZARAUTZ.

2024-05-06 08:10 -13:30

 

Hurrengo irteera: Zarautz- Getaria - Zarautz.

Eguna: maiatzaren 6a, astelehena

Topagunea: Amara geltokia (Easo)

Ordua: 8'10ean eta tren irteera 8'20ean. Helmuga Zarautz

Luzera:10 km

Ibilbidea: malekoira jaitsi eta zuzen-zuzen Narros jauregira helduko gara. Han, Getariara daraman bidegorritik, N-634 errepidearen eta itsasoaren tartean dagoena, portuko sarrerara. Hemen, komuneko sartu-irtena egiteko geldiune bat egingo dugu.
Getarian paseo bat egin eta, Zarauzko bidea hartuko dugu.
Hamaiketakoa egin ondoren trenez etxera itzuliko gara.
Adio

-------------

Gaurko, maiatzak 6, irteeraren nondik norakoak.

Zarautzen taldea batu ondoren malekoira jaitsi eta Narros jauregian Getariara daraman bidegorria hartu dugu.
Zeru grisa, itsasoa bara eta mendi guztia berde. Tenperatura atsegina.
Herriko sarreran komuneko sartu-irtena eginda, portu aldera jo dugu. Plazer bat izan da. Elkano atzean dugula taldeko argazkiak atera eta berriz ere Zarautza hamaiketakoa egitera.
Zerua argitzen joan da eta eguzkiak zulatu egin du.
Euskalduna tabernan mokadu bat hartu eta trena hartzera.

Partaideak: 37 lagun
Luzera: 10 km
Ondo segi

 

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información