2024-05-20 08:35 -13:30
Eguna: Maiatzaren 20a, astelehena.
Topagunea: Amara geltokia (Easo)
Ordua: 8'35ean eta Topo irteera 8'45ean
Luzera: 8 km
Ibilbidea: Bentas geltokitik Endanea Garden aldera abiatuko gara. Ospitaletik pasa eta hezegunean sartuta aukera izango dugu paisaiaz gozatzeko.
Hamaiketakoa Alamedako inguruan, hartu ondoren etxera itzuliko gara. Bertan autobusa har genezake edo bestela, oinez Irunera gerturatu eta Topoa hartu.
------------
Hemen duzue gaurko, hilak 20, irteeraren nondik norakoak:
Bentas geltokira heldu garenean 9'15ak ziren. Euria goian behean eta tenperatura atsegina. Endanea aldera abiatu gara. Hezegunean sartu eta putzuak nonahi, bide ertzeko belarra gerrirainoko altura hartzen zuen. Eta euria etengabe. Soinuen erreinua, erreka, euria, pausoak... Marabila bat!
Hondarribira goiz xamar iritsi garenez, Alde Zaharrean bueltaxka bat emateko parada izan dugu eta hori, beti da gustagarri.
Batzokiko tabernan, 11'30ean,
hamaiketakoa egin ondoren autobusa hartu dugu etxera itzultzeko.
Aterki pean gustura ibili gara.
Partaideak: 23 lagun
Luzera: 8 km
Aste ona izan dezazuela.