USURBIL-TXOKOALDE-MAPILL-USURBIL.

2023-11-27 08:40 -13:30

Datorren irteera: Usurbil, Txokoalde, Mapill, Txokoalde, Usurbil.

Eguna: Azaroaren 27a, astelehena

Topagunea: Amara geltokia (Easo)

Ordua: 8'40ean eta Topo irteera 8'50ean

Helmuga: Usurbil

Luzera: 11,26 km

 

Ibilbidea:

Trenez iritsiko gara Usurbila eta Santuene auzorantz abiatuko gara. Han, eskubira egin eta bidez bide, Aginagako Txokoalde auzora helduko gara. Bertan Oria ibaiaren gaineko zubitik igaroko gara eta errepidera iritsi baino lehen ezkerretara dagoen bidea hartuko dugu. Erriberako bide erosoan segi eta Mapill jartzen duten seinaleei jarraituz helduko gara izen hori duen etxera. Garai batean ontziola garrantzitsua izandako lekua da hau. Han, buelta hartu eta joaneko bide beretik itzuliko gara berriz Txokoalde auzora, tartean Oria ibaiaren bihurguneak ikusi ondoren Usurbilera joango gara eta txangoa bukatutzat emango dugu hamaiketakoa egin da gero Artzabaleko Zahar Etxean.

----------------------------

Gaurko, azaroak 27, irteeraren nondik norakoak.

9'15ak aldera Usurbilgo geltokitik Santueneara abiatu gara Txokoalde negutegietatik jarraitzeko.
Zubia gurutzatu eta ezkerrera eginez, baratzen artean, Mapill baserriraino; han, Marijok azalpen batzuk eman dizkigu zenbait pasadizo barne.
Buelta eman eta etorri garen bidetik Usurbilgo Artzabal Zahar Etxera, arin-arin heldu gara.
Udazken giroa, paisaia dotorea, Oria ibaiaren murmurioa bide lagun. Hau da, opari bat.
Hamaiketako ederra, denak gustura. Ondoren tren geltokira eta etxera.
Partaideak: 39 lagun
Luzera: 12 km
Ondo izan

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información