URNIETA-HERNANI-LOIOLA

2024-10-14 08:25 -13:30

 Datorren irteera: Urnieta - Loiola

Eguna: urriaren 14a, astelehena.
Topagunea: Atotxako tren estazioa (Renfe).
Ordua: 8'25ean eta tren irteera 8'37ean. Helmuga Urnieta.
Luzera: 11 km.

Ibilbidea: hasierako zatia trenbide ondotik egingo dugu, Portu auzoa, Ibarrolaburu eta Hernaniko Karabel auzoa. Rugby klubetik pasa eta Zubiondo industrialdetik Martuteneko bidea hartuz Urumea ibaiaren ezker aldetik Loiola auzora helduko gara.

-------------------

Hemen duzue gaurko, urriak 14, irteeraren laburpena :

Urnietako geltokitik atera eta arbola artean, ezkerraldean erreka bat dugula Hernaniko Portu auzora heldu gara.
Segidan eta Astigarragaraino, industrialde bat gurutzatu dugu.
Azkenik, Urumea ibaia jarraituz Loiolaraino, paisai urbanoa izan dugu.
Hamaiketakoa Loiolako Zahar Etxean hartu eta etxera.

Tenperaturari dagokionez, aukeran eguzkitan bero handiegia.
Partaideak: 64 lagun, inoiz baino gehiago.
Luzera: 11'5 km
Ondo segi

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información