TOLOSA- ZIZURKIL- ASTEASUKO BIDEA.

2023-09-18 08:20 -13:30

Hurrengo irteera: Tolosa - Zizurkil - Asteasuko bidea

Eguna: Irailaren 18a astelehena.

Topalekua: Atotxako Renfe geltokia

Ordua: 8'20ean eta tren irteera 8'33ean. Helmuga Tolosako bigarren geltokia.

Luzera: 10 km

Ibilbidea: Donejakue bidea hartu eta Anoeta aldera abiatuko gara.
Oria ibaiaren ezkeraldetik, Zizurkilgo Elbarrena auzoa pasata Asteasuko bidegorrian sartu eta aurrera egingo dugu.
Momentu batean buelta emango dugu, orduaren baitan. Hamaiketakoa inguruko tabernaren batean hartuko dugu.

Donostiara itzultzeko Billabonan trena edo autobusa har genezake.

----------------------

Hemen duzue gaurko, irailak 18, irteeraren laburpena:

Tolosan 9'30ean geunden eta zerrenda pasa bezain pronto Billabona aldera abiatu gara.
Ibilbide atsegina, basarri giroa tartekatuz eta trenaren paraleloan.
Billabonan Asteasuko bidea hartu dugu baina momentu batean bira egin eta hamaiketakoa egitera joan gara. Jendea gustura.

Partaideak: 54 lagun
Luzera: 10 km
Ondo segi.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información