ORIO- (Txurruka eta Antilla hondartzak).

2024-06-03 08:40 -2024-06-2413:30

Hurrengo irteera: Orio - Txurruka eta Antilla hondartzak.

Eguna: Ekainaren 3a, astelehena

Topagunea: Amara geltokia (Easo)

Ordua: 8'40ean eta tren irteera 8'50ean. Helmuga Orio.

Luzera: 10'3 km

 

Ibilbidea: Oria ibaiaren bi ertzetatik ibiliko gara.

Geltokitik irten eta Txurruka hondartzatik, ibaiaren ezker aldea, pasata morruraino joango gara.

Segidan, buelta eman eta zubia gurutzatuta Oliden ingurutik, ibaiaren eskuin aldea, La Antilla hondartzara.

Hamaiketakoa herriko plazan dagoen Jubilatuen egoitzan izango dugu.

 Itzulera trenez egingo dugu.

Ondo segi.

-------------

Gaurko, ekainak 3, irteeraren xehetasunak:

Oriora 9'20ean heldu gara eta taldea bildu ondoren Txurruka hondartzara abiatu gara.
Goiza epela eta tarteka haizea zebilen.
Erritmo onean morrura iritsi garenean taldeko argazkia atera eta honek, eskaintzen zigun ikuspegiez gozatu ahal izan dugu: ezkerrera begiratuta, Getariako Arratoia; eskuin aldera, Antilla hondartza, Kukuarri...
Buelta eman eta zubia gurutzatuta Oria itsasadarraren ertzean dagoen bidegorritik aurrera Antilla hondartzara eta inguruan dagoen komunean sartu - irtena eginda herriko kaxkora.
Plazan dagoen Jubilatuen tabernan primerako hamaiketakoa hartu ondoren Kostaldeko Trenean etxera itzuli gara.

Goiz ederra pasa dugu, jendea gustura gelditu da. Geroz eta gehiago gara, seinale ona!
Partaideak: 36 lagun.
Luzera: 11 km
Hurrengora arte

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información