ORIOKO ERRIBERAK.

2024-11-11 08:40 -13:30

 

Datorren irteera: Orioko erriberak

Eguna: azaroaren 11a, astelehena
Topagunea: Amara geltokia (Easo)
Ordua: 8'40ean eta tren irteera 8'50ean
Luzera: 12 km
Ibilbidea: gure asmoa Oria ibaiaren bi aldeetatik paseo suabe bat ematea da.
Lehenik, Usurbil aldera abiatuko gara Motaondoraino.
Buelta eman eta ezker aldetik Txurruka hodartzara.
Ondoren, zubia gurutzatu eta La Antilla hondartzara helduko gara.
Zaharren Etxean mokadu bat hartuz amaituko dugu.
Itzulera trenez egingo dugu.
Laster arte

-------------------

Hemen duzue gaurko, hilak 11, irteeraren zenbait xehetasun:

Oriora heldu garenean zerua ilun zegoen eta bazirudien euritara joko zuela; baina, ez da horrela izan. Gure ibilbidea, zirimiri txepel bat baztertuta, busti gabe amaitu ahal izan dugu.

Taldea bildu eta Oria ibaiaren ezkerraldetik Motaondora abiatu gara. Zubira iritsi garenean bira egin eta herriko kaxkotik aurrera, oraingo honetan ibaiaren eskuinetik Olidenera gerturatu gara.
Segidan, berriz ere herriko kaxkoan bidegorria hartu eta La Antilla hondartzara.
Azkenik, autobidearen azpitik pasata Herriko Plazan dagoen Jubilatuen Etxean hamaiketako oparoa hartu eta tren-geltokira.
Hau izan da guztia.

Partaideak: 52 lagun
Luzera: 9 km
Aste ona pasa.

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información