Ibilaldia IGELDO(Buenavista)-USURBIL eta hiruhileko bazkaria.

2022-03-07 08:25 -15:30

Hurrengo irteera: Buenavista (Igeldo) - Usurbil.

Eguna: martxoaren 7a, astelehena.
Topagunea: Okendo kalea 18, 16.busa.
Ordua: 8'25ean eta bus irteera 8'35ean. Autobus honek Ondarretan parada du 8'45ean.

Ibilbidea: Buenavistan 8'55ean egongo gara. Txubillo mendiaren Ipar aldetik eta beti Getariako Arratoia begi aurrean dugula emango diogu hasiera campingeraino.
Zati honek aldapa koxkor bat du baina, hasiera denez, pentsatzen dugu arin gaindituko dugula.
Hamaiketakoa camping ondoan dagoen Iturrieta tabernan hartuko dugu 10ak aldera.
Ondoren, igoera xume bat izango dugu eta dena beheraka Animalien Babeslekuraino.
Zubia gurutzatu eta Arratzainen egongo gara.
Berriz beheraka, Saizar sagardotegitik gertu pasa, Kalexar auzoa eta Usurbilgo kaxkoan gaude. Hemendik Atxega Jauregira eta gure ibilbidea amaitu da.
Luzera 11'5 km-koa.

Kide batzuk trenez (bertan dago) etxera itzuliko dira.
Bazkaltzen gelditzeko asmoa dezutenok, gogoratu izena eman behar duzuela wps honetan. Epea ostiral gauera arte zabalik dago.
Zuzenean bazkaltzera zatoztenok Amara geltokian(Easo) 12'50ean Topoa har dezakezue, iritsiera 13'04ean.
Laster arte.

----------------------------------------------------------------

Hemen dituzue gaurko, martxoak 7, irteeraren xehetasunak.

Buenavistatik abiatu gara eta inguruaz gozatuz aldapa igo dugu.
Hamaiketakoa hartu beharrean kafe bat hartu dugu, goiz xamar zelako eta bide batez komuneko buelta egin ahal izan dugu.
Ordu erdira Animalien Babeserako zentroan geunden eta segituan Arratzain gaina hartu dugu. Ikusmira dotorea, Oria bailara eta aurrez - aurrera Andatza mendia.
Datorren irteera bateko ibilbide berri bat antolatu dugu, gaurkoa baino luzeagoa baina egingarria.
Usurbilera goiz heldu gara, 12'15ean.
Batzuk trena hartu dugu etxera itzultzeko, beste batzuk herrian gelditu dira basoerdiak hartzen, baita beste batzuk Atxegako terrazan eguzkia hartzeko aprobetxatu dute eta beste taldetxo bat Txokoaldera oinez joan da.
13etan Atxegan geunden prest bazkaltzeko. Guztira 20 lagun. Hamarkada jarri gaituzte. Bazkari ederra eta giroa zer esanik ez, bikain!.
Itzulera trenez, batzuk Usurbil bertatik eta beste batzuk Lasartetik.
28 lagunek parte hartu dugu.
Luzera :
Buenavista - Usurbil 12km
Usurbil - Txokoalde 4 km
Atxega - Lasarte 5 km
Temperatura 6· 12· koa; beraz, bikaina ibiltzeko.
Laster arte.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información