Kristina Enea - Aiete - Puio Parkeak

2024-07-22 09:00 -13:30

Eguna: uztailaren 22a, astelehena
Topagunea :Gipuzkoa Plaza, Foru Aldundiaren parean.
Ordua: 9etan eta irteera 9'05ean
Luzera: 9 km

Ibilbidea: Gipuzkoa plazatik abiatuta Santa Katalina zubia gurutzatu eta Mandasko dukearen kaletik Kristina Enea parkean sartuko gara. Gladis pasabidetik jaitsi eta Morlans aldera joko dugu.
Hemen, Aieteko sarbidea dugu. Palazioraino igo eta Etxaditik aterako gara Puio parkera joateko.
Puio parkean bira bat egin eta Mirallesetik aterata Aietera itzuliko gara.

Inguruko taberna batean hamaiketakoa hartuz amaiera emango diogu.
Ondo izan.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información