2023-09-04 08:20 -13:30
Eguna: Irailaren 4a, astelehena
Topagunea: Amara geltokia (Easo)
Ordua: 8'20ean eta Topo irteera 8'30ean
Luzera: 8 km
Ibilbidea: Bentas geltokitik Endanea Garden aldera abiatuko gara. Ospitaletik pasa eta hezegunean sartuta aukera izango dugu paisaiaz gozatzeko.
Hamaiketakoa Alamedako inguruan, hartu ondoren etxera itzuliko gara. Bertan autobusa har genezake edo bestela, oinez Irunera gerturatu eta Topoa hartu.
--------------------------
Gaurko, irailak 4, irteeraren nondik norakoak :
9etan Irungo Bentas auzoan geunden.
Lainopeko bero sargoria genuen.Taldeko kide batek esan digu Donostian 8:30ak aldera 24° genituela.
Martxan jarri eta segituan Jaizubiako hezegunera heldu gara. Gaur, ibilbidearen zati bat berria izan da ( beti da atsegingarria zerbait berria ezagutzea) eta horrela Bekoerrota jatetxera iritsi gara.
Aurrera eginez baratzeetatik ( tomatea, kale, porruak, loreak...) Alamedaraino eta amaitzeko Batzokian hamaiketakoa hartu dugu.
Etxerako itzulera autobusez edo Topoz egin dugu. Bada Hondarribian gelditu denik festen aitzakian, bejondeiola!
Partaideak: 47 lagun
Luzera: 8 km
Ondo izan