2025-02-10 08:35 -13:30
Eguna: otsailaren 10a, astelehena.
Topagunea: Amara geltokia (Easo)
Ordua: 8'20ean eta Topo irteera 8'30ean
Luzera: 11 km
Topoz joango gara Irunera. Bertan, Hondarrabiko Amute auzorantz abiatuko gara, erreka ondoko bidetik aurrera egin eta Jaizubiako paduretan barrena ibiliko gara, beti ere markatutako bidexketatik Endanearako bidera iritsi arte. Ondoren, errepidea zeharkatu eta Irungo auzo eta errotonda dotoretik igaro ondoren, Plaiaundiko ibilbidera helduko gara. Hezegune eder haietan joan etorria egin eta gero, Irungo erdialdean emango diogu bukaera ibilaldiari.
Makilak eta trekking-eko oinetakoak eramatea komeni zaigu