IRUN (Ficoba)- IRUGURUTZETA MEATZEAK.

2025-01-13 08:35 -13:30

Datorren irteera: Ficoba (Irun) - Irugurutzeta meatzeak.

Eguna: urtarrilaren 13a,astelehena.

Topalekua: Amara geltokia (Easo)

Ordua: 8'35ean eta Topo irteera 8'45ean. Helmuga Ficoba

Luzera: 11 km

Ibilbidea: Ficobatik abiatu eta Dumboatik Bidasoa ibai-ahoari jarraituz Irugurutzeta meatzeraino helduko gara. Bertan ikusgarriak diren labeak ikus ahal izango ditugu.
Itzulera bide beretik egingo dugu.
Hamaiketakoa Ficobatik gertu dagoen El Bule tabernan hartuko dugu eta bukatutakoan Topoz etxera itzuliko gara.

-----------------

Hemen duzue gaurko, ilbeltzak 13, irteeraren laburpena:

Ficobatik 9'30ean abiatu gara, 1°ko tenperatura. Bidegorria hartu eta Dumboatik aurrera, Ola sagardotegitik pasata Irugurutzeta meatzera heldu gara. Bide laua, erreka ondotik eta tarteka baserri eta etxe dotorez inguratuta.
Argazki batzuk atera eta buelta bide berdinetik El Bule tabernara iritsi arte.
Hamaiketakoa hartu ondoren, Topoz etxera.
Gabonak pasa eta, lehenengo irteera hau Urte Berri Onak elkar opatzeko baliatu dugu.
Bi hitzetan, egun atsegina eta hotza.

Partaideak: 58 lagun
Luzera: 11 km
Ondo segi

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información