2024-08-05 08:50 -13:30
Hurrengo irteera: INTXAURRONDO - LOIOLA
Eguna: abuztuaren 5a, astelehena.
Topalekua: Amara geltokia (Easo)
Ordua: 8'50ean eta Topo irteera 9:00etan. Helmuga Intxaurrondo, irteera Sagasatieder.
Nahi duenak bertara gerturatzeko 24, 29,33 busa har dezake.
Luzera: 10,5 km.
Ibilbidea: 9'15ak aldera Sagastieder plazatik abiatuta eta Otxoki pasealekutik pasata Garbera merkataritza-gunera iritsiko gara; han, Putzueta bidea hartu eta Aizkibel harrobia inguratuz Astigarragako Petritegi ingurumarira iritsiko gara.
Segidan, Martuteneko baratzetatik jarraituz Txomin-Eneara helduko gara eta amaitzeko Loiolan hamaiketakoa hartuko dugu.
Etxeko itzulera bakoitzaren esku, gogoaren baitan.
BATZORDEAREN OHARRA: DATORREN ABUZTUAREN 12 eta 19an ASTELEHENAK, ASTE NAGUSIA DELA ETA, EZ DUGU IRTEERARIK IZANGO.
ATSEDEN EGUNAK IZANGO DIRA.
-----------------
Hemen duzue gaurko, abuztuak 5, irteeraren xehetasunak:
Taldea bildu ondoren, Sagastieder plazatik Ametsagana parkera abiatu gara. Arbolen gerizpean zati eder bat egin eta Otxoki pasealekutik Garbera merkataritza gunea alde batean utzita Putzueta bidea hartu dugu.
Aurrera jarraituz, Aizkibel harrobia inguratuz eta Petritegi sagardotegia pasata Astigarragara heldu gara.
Bidegorritik Martutenera eta segidan, ibai ertzetik Loiolara.
Hamaiketakoa Zaharren Egoitzan hartu eta gero, etxera.
Egun sargoria, hezetasun handia.
Partaideak: 43 lagun
Luzera: 10'5 km
Jai egun hauetaz goza dezazuela eta laster arte