INTXAURRONDO-LOIOLA.

2023-10-02 08:50 -13:30

Hurrengo irteera: Intxaurrondo - Loiola

Eguna: urriaren 2a,astelehena

Topagunea:Amara geltokia (Easo)

Ordua: 8'50ean eta Topo irteera 9etan. Helmuga Intxaurrondo, irteera Sagastieder.
Nahi duenak bertara gerturatzeko 24,
29,33 busa har dezake.

Luzera: 9'4 km.

Ibilbidea: 9'15ak aldera Sagastieder plazatik abiatuta eta Otxoki pasealekutik pasata Garbera merkataritza-gunera iritsiko gara; han, Putzueta bidea hartu eta Aizkibel harrobia inguratuz Astigarragako Petritegi ingurumarira iritsiko gara.
Segidan, Martuteneko baratzetatik jarraituz Txomin-Eneara helduko gara eta amaitzeko Loiolan hamaiketakoa hartuko dugu.

Etxeko itzulera bakoitzaren esku, gogoaren baitan.
----------------------------------

Gaurko, urriak 2, irteeraren xehetasunak.

Taldea bildu ondoren, Sagastieder plazatik Ametzagaina parkera abiatu gara. Zuhaitzen gerizpean zati eder bat egin eta Garbera merkataritza-gunean atera gara.
Aurrera jarraituz, Menditxo jatetxetik Petritegiko bidea hartu eta Astigarragara heldu gara. Hemen bidegorritik Loiolaraino eta bertako Zaharren Egoitzan hamaiketakoa hartu dugu. Amaitutakoan etxerako bidea hartu dugu: oinez, Topoz, autobusez...

Egun beroa, batik bat bigarren zatia. Gustura hartu dugu atseden Zaharren Egoitzan.
Partaideak: 51 lagun
Luzera: 11 km
Ondo segi

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información