IKAZTEGIETA-TOLOSA

2024-11-18 08:25 -13:30

 

DATORREN IRTEERA: IKAZTEGIETA - TOLOSA
Eguna: azaroaren 18a, astelehena
Topagunea: Atotxako geltokia (Renfe)
Ordua: 8'25ean eta tren irteera 8'37ean. Helmuga Ikaztegieta.
Luzera: 9 km.

Ibilbidea: Ikaztegietan, elizatik gertu, bidegorritik Alegiraino joango gara, eta hemendik Oria ibaiaren ertzean dagoen bidegorritik gure helmugara, Tolosa.

Tolosan mokadu bat hartu ondoren, etxera itzultzeko tren geltokira joango gara.

------------

Hemen duzue gaurko, hilak 18, irteeraren laburpena:

Ikaztegietako geltokira heldu garenean mugi txartela kontrolatzen duen makina hondatuta zegoela ohartu gara; beraz, Zumarragaraino kobratu digute. Inork nahiko balu erreklamazioa egin, Renfeko edozein geltokitan egin dezake, gutxi gorabehera 1€ baten itzulera suposatzen du.
Gainontzekoan, 12° eta 18° arteko tenperaturarekin goiz atsegina pasa dugu.
Hamaiketakoa Tolosako Zaharren Etxean hartu ondoren trenez etxera itzuli gara.
Bazkarirako, abenduak 16, zerrenda osatzen hasi gara.
Partaideak: 59 lagun
Luzera: 9 km
Adio

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información