IGELDO -TXIKIERDI-ZUBIETA.

2024-09-09 08:25 -13:30

Datorren irteera: Igeldo-Txikierdi-Zubieta

Eguna: irailaren 9a, astelehena
Topagunea: Bulebar 19, bus 16 geltokian.
Ordua: 8'25ean eta bus irteera 8'35ean. Ondarretatik 8'45ean pasako da
Luzera: 10 km gutxi gorabehera

Ibilbide: Igeldoko kanpin geltokian jaitsi eta Aita Orkolagaren pasealekutik 1km bat eginda Animalien Babeserako Egoitzarekin egingo dugu topo. Autobide gainetik zubia gurutzatu eta aldapa leun bat gaindituz Arratzainera helduko gara.
Segidan, Usurbil aldera eta Saizar sagardotegi ingurutik ezkerreko bidetik beheraka Txikierdiraino. Azkenik, N-634 errepidera ailegatuko gara. Hauxe gurutzatu, eta Zubietako Irigoien jatetxean, Iruin sagardotegi ondoan, hamaiketakoa hartuz amaiera emango diogu.
Itzulera Lasartetik Topoz egin genezake.
Ondo segi

 

 

 

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información