IGELDO (Buenavista)- USURBIL.

2024-06-24 08:25 -2024-06-0316:00

Hurrengo irteera: Buenavista (Igeldo) - Usurbil.

Eguna: Ekainaren 24a, astelehena.
Topagunea: Boulebarreko 16 autobusaren parada.
Ordua: 8'25ean eta bus irteera 8'35ean. Ondarretatik 8'45ean pasako da.

Luzea: 11'5 Km

Ibilbidea: Buenavistan 8'55ean egongo gara. Txubillo mendiaren Ipar aldetik eta beti Getariako Arratoia begi aurrean dugula, hasiera emango diogu  campinera heldu arte. 
Zati honek aldapa koxkor bat du baina, hasiera denez, pentsatzen dugu arin gaindituko dugula.
Ondoren, igoera xume bat izango dugu eta dena beheraka Animalien Babeslekuraino.
Autobide gainetik zubia gurutzatuta Arratzainen egongo gara.
Berriz beheraka, Saizar sagardotegitik gertu pasa, Kalexar auzoa eta Usurbilgo kaskoan gaude. Hemendik Zahar Etxeara hamaiketakoa egitera eta gure ibilbidea amaitu da.

Ondo izan

 ------

Hemen duzue gaurko, hilak 24, irteeraren laburpena:

Buenavistan (Igeldo) taldea bildu bezain pronto martxan jarri gara. Aparteko giroa eta ikusmira ederrak. Izan ditugun aldapak inongo arazorik gabe gainditu ditugu eta ordurako Usurbilen geunden prest hamaiketakoa hartzeko.

Partaideak: 36 lagun

Luzera: 11 km

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información