2023-01-09 08:35 -14:00
Eguna: urtarrilaren 9a, astelehena
Topagunea: Amara geltokia (Easo)
Ordua: 8'35ean eta Topo irteera 8'45ean
Luzera: 9 km
Ibilbidea: Bentas geltokitik Endanea Garden aldera abiatuko gara. Ospitaletik pasa eta hezegunean sartuta aukera izango dugu paisaiaz gozatzeko.
Hamaiketakoa Amute auzoan, aireportutik gertu, hartu ondoren etxera itzuliko gara. Bertan autobusa har genezake edo bestela, oinez Irunera gerturatu eta Topoa hartu.
Oharra:
Datorren 23an Pasai Donibaneko Ontziola jatetxean, lehen hiruhileko bazkaria egingo dugu. Prezioa 12€.
Izena, ohikoa den bezala, waspen bidez emango dugu eta ordainketa hurrengo bi irteeretan egingo da.
Zapatei distira atera eta bihar...
Ondo lo egin.
------------------------------------
Gaurko irteeraren, Jaizubiako hezeguneak, xehetasunak.
9'15ean Bentas geltokian geunden. Iritsi baino pixkat lehenagotik, Jaizkibel aldera, bi Erromako zubi ikusteko parada izan dugu. Baten koloreak bestearenak baino indartsuagoak.
Euririk egingo ez zuen esperantzarekin abiatu gara Ospital aldera. GI-636 errepidea gainetik pasa eta Endaneako
bidea hartu dugu ondoren hezegunetan barneratzeko.
Tarteka zaparradak eta, hala eta guztiz ere, zein ederra! Horren testigu Marianek ateratako argazkiak.
11ak jota ziren Hondarribiako Batzokira heldu garenean mokadu bat hartzera. Dena ondo eta jendea gustura.
11,30 ean altxa eta autobusa hartu dugu etxera itzultzeko.
Partaideak: 34 lagun
Luzera: 8 km
Ondo segi